ORAARI BURUZ
70 urtetik gora errepidean
ORAA 1948an sortu zen. Milioika kilometro egin izana da gure bereizgarria, kalitate-ziurtagiriak, nazioarteko lizentziak eta gure kamioi eta garabi propioak ditugula alde batera utzita. Gure lan-arloa ezin hobeki ezagutzen dugu, baita karga bereziak lekualdatzeko orduan izan litezkeen baldintza zailenak eta arazo korapilatsuenak ere.
GARRAIOAK
GARABIAK
PLATAFORMA JASOTZAILEAK
ERREPIDEKO ERRESKATEA
GARRAIO BEREZIAK
Esan zer ordutan eta non nahi duzun eramatea.
Gainerakoaz gu arduratuko gara.
Salgai eta ibilbide mota bakoitzerako irtenbide onena bilatzen dugu
Ekipo berriak gehitu ditugu, gure bezeroen eskaera eta beharrei erantzuteko. Garraio-ekipo handia dugu, luzera, garaiera, zabalera eta pisu handietako zamak eramateko. Estatuko zein nazioarteko garraioak egiten ditugu, baita atez ateko zerbitzua eskaintzen ere. Garraioaz gain, baimenez, azterketa teknikoez, plangintzez eta bestelakoez ere arduratzen gara.
GARABI AUTOPROPULTSATUAK
Azken belaunaldiko garabi autopropultsatuen sorta zabala dugu, 120 tona bitarte altxatzeko gaitasuna dutenak.
PLATAFORMA JASOTZAILEAK
Plataforma jasotzaile artikulatuak, teleskopikoak eta guraize erakoak. Modelo guztiak ditugu langileak eta salgaiak 18 metroraino altxatzeko.
ERREPIDEKO ERRESKATEA
30 urtetik gora daramatzagu errepideko laguntza-enpresa handienekin elkarlanean. Tona askoko ibilgailuak erreskatatu, eta atoian eramateko garabiak ditugu.
24 orduko zerbitzua.
GURE BEZEROAK
Gure sektorean garrantzitsua ez da bide berri bat aurkitzea, guztiak ezin hobeki ezagutzea baizik.
Gure bezeroen proiektu askok bide berriak urratuko dituzte, edo gauzak egiteko era aldatuko dute. Gu, ordea, betiko bideetan barrena ibiliko gara. Izan ere, zerbitzurik onena eskaintzeko, gure bezeroen salgaiak eramaten ditugun lurraldeko kilometro oro ongi ezagutzea da garrantzitsuena.
INGURUNEAREKIKO ERANTZUKIZUNA
Gure lantokia zaintzen dugu.
Gure garraio- eta jasotze-ekipoak guztiz eguneraturik eta egokiturik daude gai kutsagarrien isuriei buruzko Europako araudietara eta, horregatik, gure bezero-zorroan energia berriztagarrien arloko enpresak daude nagusiki, ingurumena babesteko dugun konpromisoarekin bat datozelako.
